Albisteak

RSS icon
Ostiral teknologikoak

Ostiral teknologikoak

2019/03/06

Ekintzaile, autonomo eta mikroenpresentzako IKT konponbideak

Gehiago irakurri

Zumaiako Udalak gaur egin du herriko gremioekin agintaldiko azken bilera

Zumaiako Udalak gaur egin du herriko gremioekin agintaldiko azken bilera

2019/03/04

Udal gobernuak agintaldi hasieran hartutako konpromiso honek, herriko ekonomian laguntzea du helburu eta harrera ona izan du Zumaiako gremioen aldetik. Gaur egin den bilerak, informazioa luzatzea, gremioek egiten duten balorazioa entzutea eta zerrenda eguneratzea izan du helburu eta bertan balorazio positiboa egin dute hauek, esaterako, aparkalekuen arautzearen inguruan.

Gehiago irakurri

Zumaiako Udalak, mugikortasun jasangarriaren aldeko apustuari eutsiz, udaltzaingoarentzat motor elektrikoa erosi du

Zumaiako Udalak, mugikortasun jasangarriaren aldeko apustuari eutsiz, udaltzaingoarentzat motor elektrikoa erosi du

2019/03/04

Udalak, agintaldian zehar eginiko bidean beste pauso bat ematen du horrela eta aurrera begira ere bi kotxe elektrikoren erosketa aurreikusten du, bata udaltzaingoarentzat eta bestea brigadarentzat. Zumaian mugikortasun jasangarria sustatzeko hainbat neurri hartu ditu Udalak azken urteotan, bizikletaren erabilera areagotzeko neurriak, udako txalupa zerbitzua, oinezkoei lehentasuna ematera bideratutako neurriak…

Gehiago irakurri

Kolunbarioa eraikitzeko lanak bukatuta, ordenantza onartutakoan erabilgarri egongo da

Kolunbarioa eraikitzeko lanak bukatuta, ordenantza onartutakoan erabilgarri egongo da

2019/03/04

Hurrengo osoko bilkuran bozkatuko da dagoeneko prest dagoen ordenantza eta behin betiko onarpena duenean erabilgarri egongo da kolunbarioa. Horrela, Zumaiako hilerriak, ohitura berriei egokitutako zerbitzua izango du eta bertako 192 horma hobietan hilotzen errautsak jaso ahal izango dira.

Gehiago irakurri

2019ko Zumaiako herriko jaietako salmenta saltokia jartzeko zozketaren emaitzak

2019ko Zumaiako herriko jaietako salmenta saltokia jartzeko zozketaren emaitzak

2019/03/04

Postua lortu eta dokumentazioa aurkeztu behar dutenen zerrenda argitaratu du Udalak

Gehiago irakurri

Gaur aurkeztu du Zumaiako Udalak “Zumaia 1936-1945: giza eskubideen urraketa eta errepresioa gerra zibilean eta lehen frankismoan”, memoria historikoaren inguruko liburua

Gaur aurkeztu du Zumaiako Udalak “Zumaia 1936-1945: giza eskubideen urraketa eta errepresioa gerra zibilean eta lehen frankismoan”, memoria historikoaren inguruko liburua

2019/03/01

“Zumaia 1936-1945: Giza eskubideen urraketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan” liburuak, Aranzadi Zientzia Elkarteak azken 3 urteetan egindako ikerketak jasotzen ditu eta liburuaren aleak Paco Etxeberriak emango duen hitzaldian banatuko dira. Aurkezpenean izan dira Zumaiako Udaleko ordezkariak eta Juantxo Agirre eta Eneko Sanz Aranzadiko kideak

Gehiago irakurri

Astelehenean zabalduko da kiroldegiko ikastaroen 3. hiruhilekoan izena emateko epea

Astelehenean zabalduko da kiroldegiko ikastaroen 3. hiruhilekoan izena emateko epea

2019/03/01

Ikastaroak martxoaren 25etik ekainaren 21 bitartekoak izango dira eta astelehenetik ostiralera eskainiko dira goizez zein arratsaldez.Ohikoa den moduan, igeriketako saioak eta lehorrekoak izango dira, besteak beste, zumba, TRX, GAP, Total training, cycling eta pilates.

Gehiago irakurri

Zumaiako Udalak, Balendiñe kirol ekipamenduen inguruan egindako azterketa aurkeztu die gaur zumaiarrei

Zumaiako Udalak, Balendiñe kirol ekipamenduen inguruan egindako azterketa aurkeztu die gaur zumaiarrei

2019/02/28

Gaiak sortzen duen interesaren adierazgarri izan da gaurkoan udal pleno aretoan bildu den jendetza. Egunero 1.000 erabiltzaile izaten dituen kiroldegiak, 5.000 m2 ditu eta 10.000 m2ren beharra ikusten da, horretarako bi aukera planeatuz, dagoen lekuan handitzea eta futbol zelaia Puntanueta 2ra mugitzea edo ekipamendu guztiak Puntanueta 2n bateratzea.

Gehiago irakurri

Foru Aldundiak 3,75 M €ko inbertsioa egingo du Zumaiako San Juan egoitza eraberritzeko, eta ondoan eraikin berria eraikitzeko

Foru Aldundiak 3,75 M €ko inbertsioa egingo du Zumaiako San Juan egoitza eraberritzeko, eta ondoan eraikin berria eraikitzeko

2019/02/28

2020rako amaituko diren lanei esker, egoitza indarrean dagoen araudira egokituko da, erabiltzaileentzat espazio berriak sortuta. Igogailu bat ere jarriko dute irisgarritasuna hobetzeko

Gehiago irakurri

Kirol Patronatuak herritarren eskariari egokitutako kirol ekipamenduen erabilera araudia egin nahi du

Kirol Patronatuak herritarren eskariari egokitutako kirol ekipamenduen erabilera araudia egin nahi du

2019/02/28

Padel pista, tenis pista, herri eskolako frontoia edota Aitzuri frontoia erabili nahi dutenek zein behar eta zein antolatzeko era nahiago duten jakin nahi du Patronatuak, erabilera araudia herritarren beharretara egokitu dadin. Horretarako, erabiltzaileen beharrak eta eskariak identifikatzeko, eskuorri batzuk prestatu ditu eta kiroldegian daude interesa dutenek betetzeko.

Gehiago irakurri

Euskal Kostaldeko Geoparkeak Unescoren azterketa arrakastaz gainditzea lortu du

Euskal Kostaldeko Geoparkeak Unescoren azterketa arrakastaz gainditzea lortu du

2019/02/28

Bigarren “Txartel Berdea” eskuratu du eta beste lau urtez eutsiko dio, 2022ra arte, UNESCOren Munduko Geoparke izendapenari. Geoparkeko kudeatzaile Leire Barriusorentzat: “proiektu sendoa eta garrantzitsua dugula agerian jartzen du honek, eta UNESCOren balioak betetzen ditugula”.

Gehiago irakurri

Gaurtik aurrera eta martxoaren 19ra bitarte, Irrimarra bikotearen  Koleoptero erakusketa Oxford aretoan

Gaurtik aurrera eta martxoaren 19ra bitarte, Irrimarra bikotearen Koleoptero erakusketa Oxford aretoan

2019/02/28

“Irrimarra” bikote sortzailea Karmele Gorroño eta Irene Iruretak osatzen dute. Unibertsitatean ezagutu zuten elkar, Arte Ederretan eta geroztik, elkarlanean aritu dira.

Gehiago irakurri

Zumaiako Udalean gizarte langile bat aldi baterako kontratatzeko hautaketa prozesua- behin behineko merituen balorazioa

Zumaiako Udalean gizarte langile bat aldi baterako kontratatzeko hautaketa prozesua- behin behineko merituen balorazioa

2019/02/27

Merituei dagozkien egiaztagiriak aurkezteko bigarren epea amaiturik, merituen behin-behineko puntuazioak argitaratzen dira

Gehiago irakurri

Zumaiako kirol ekipamenduen inguruan egindako azterketaren emaitzak aurkeztuko ditu Udalak herritarrei eta kirol elkarteei zuzendutako bilera irekian

Zumaiako kirol ekipamenduen inguruan egindako azterketaren emaitzak aurkeztuko ditu Udalak herritarrei eta kirol elkarteei zuzendutako bilera irekian

2019/02/26

Ostegunean, otsailak 28, izango da aurkezpen bilera irekia, arratsaldeko 18:30ean izango da, pleno aretoan

Gehiago irakurri

Ostiralean hasiko dira 2019ko inauteritako ospakizunak Zumaian

Ostiralean hasiko dira 2019ko inauteritako ospakizunak Zumaian

2019/02/26

Joan den larunbatean Kaldereroek iragarri bezala, badatoz Inauteriak Zumaiara eta egun horiez gozatzeko egitarau oparoarekin gainera. Ostiraletik astelehenera bitarte Inauteriez gozatzeko aukera izango dute zumaiarrek.

Gehiago irakurri

Zumaia eta Durangoko klarinete ikasleek elkartruke kontzertua eskainiko dute bihar Durangon

Zumaia eta Durangoko klarinete ikasleek elkartruke kontzertua eskainiko dute bihar Durangon

2019/02/26

Bihar, otsailak 27, arratsaldeko 18:30ean izango da, Durangoko Kurutzesantu Museoan

Gehiago irakurri

Bihar egingo da Santelmoak antolatzeko bilera

Bihar egingo da Santelmoak antolatzeko bilera

2019/02/25

San Telmo jaiak apirilaren 26tik maiatzaren 5era ospatuko dira aurten eta jaien antolaketarako bilera, bihar, otsailaren 26an, izango da 19:00etan, Alondegian.

Gehiago irakurri

Guraso eskolan izena emateko epea laster zabalduko da

Guraso eskolan izena emateko epea laster zabalduko da

2019/02/25

Interesdunek Brankan edota Udaleko Euskara eta Hezkuntza sailean eman ahal izango dute izena, martxoaren 1etik 13ra bitarte.

Gehiago irakurri

XXXV. Herri lasterketa ospatuko da otsailaren 23an Zumaian

XXXV. Herri lasterketa ospatuko da otsailaren 23an Zumaian

2019/02/21

Heldu zein haurrek parte hartu ahal izango dute eta interesdunek www.herrikrosa.eus webgunean izena eman beharko dute. Aurtengo edizioa berezia izango da, erretiroa hartzera doanez, 35 urteotan lasterketa hau antolatzen ibili den Fran Aizpurua kirol teknikariari omenaldia eskainiko baitzaio

Gehiago irakurri

Herri Eskolako Aita Mari eraikinerako sarrera bihar asfaltatuko da

Herri Eskolako Aita Mari eraikinerako sarrera bihar asfaltatuko da

2019/02/21

Ostiralean asfaltatze lanak bukatu ondoren, datorren astean eingo dira obra amaitzeko azken lanak.

Gehiago irakurri

Euskara, bestela ez gara 2019ko hitzaldi zikloa Zumaian

Euskara, bestela ez gara 2019ko hitzaldi zikloa Zumaian

2019/02/18

Otsailaren 20tik martxoaren 13ra bitartean 4 hitzaldi eskainiko dira zikloan. Hitzaldietako bik Zumaiako kontuak landuko dituzte, tartean GKNren esperientzia.

Gehiago irakurri

Bihar hasiko dira padel pistak estaltzeko lanak

Bihar hasiko dira padel pistak estaltzeko lanak

2019/02/18

Lanek astebete inguru iraungo dute, beraz, datorren astean estalita izango ditugu 2 padel pistak. Lanak hasten direnetik eta bukatu bitartean, skate parkea eta alboko espaloia itxita egongo dira eta oinezkoek ezingo dute pasa.

Gehiago irakurri

Keretxudi udal baratze-parkean, partzela bat eskuratzeko deialdi berria zabaldu du Udalak

Keretxudi udal baratze-parkean, partzela bat eskuratzeko deialdi berria zabaldu du Udalak

2019/02/14

Izen-emate epea otsailaren 28an amaituko da eta eskatzaileen artean zozketatuko dira libre dauden 12 partzelak. Eskaera Zumaiako udal erregistroan aurkeztu beharko da eta Ordenantzan eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatu beharko da.

Gehiago irakurri

Maria Lopezek irabazi du 2019ko Inauterietako kartel lehiaketa

Maria Lopezek irabazi du 2019ko Inauterietako kartel lehiaketa

2019/02/13

Maria Lopezek izan da 2019ko Inauterietako kartel lehiaketan garaile. Berak jasoko du 300 euroko saria, eta bere piratak iragarriko du Zumaiako Inauterietako egitaraua. Zorionak! Aurkeztutako 8 kartelak ikusgai daude Alondegian eta herritarren saria jokoan dago dagoeneko.

Gehiago irakurri

Familia jolasean egitasmoaren saioa igande honetan ludotekan

Familia jolasean egitasmoaren saioa igande honetan ludotekan

2019/02/13

Igande honetan, otsailak 17, ludoteka familiei irekita egongo da 17:00etatik 19:30era.

Gehiago irakurri

Herritarren eskaerei erantzunez, Udala berriz ere pintadak ezabatzen hasiko da gaur

Herritarren eskaerei erantzunez, Udala berriz ere pintadak ezabatzen hasiko da gaur

2019/02/13

“Kalea guztiona da” ekimenak aurkeztutako mozioa eztabaidatu zen atzoko udalbatzan eta ez zen onartua izan. EAJ-PNVk eta PSE-EEk aurkako botoa eman zuten, EH Bilduk aldekoa eta Jon Iraola abstenitu egin zen. Alkateak osoko bilkuran adierazi zuen herritar ugarik pintadak ezabatzeko eskaera helarazi diola Udalari eta bere erantzukizuna dela eskaera horiei erantzutea.

Gehiago irakurri

Gaurko osoko bilkuran onartu ditu Zumaiako Udalak pertsonak ardatz dituen 2019rako udal aurrekontuak

Gaurko osoko bilkuran onartu ditu Zumaiako Udalak pertsonak ardatz dituen 2019rako udal aurrekontuak

2019/02/12

Aurrekontuez gain beste zenbait puntu izan dituen osoko bilkuran, besteak beste, Kantauri plazako 4. zenbakidun atarian, prezio tasatuko 3 etxebizitzen zozketa arautzeko baldintzen agiria onartu da. Hiru mozio ere izan dira eztabaidagai, “Kalea guztiona da” ekimenak aurkeztutakoak ez da onartu eta EH Bilduk pinudien inguruan aurkeztutakoak eta EAJ-PNVk Aita Mari erreskate ontziaren inguruan aurkeztutakoak, aldiz, gehiengoaren babesa jaso dute.

Gehiago irakurri

Zumaiako Udalean gizarte langile bat aldi baterako kontratatzeko hautaketa prozesuan egiaztagiriak aurkezteke epe berria

Zumaiako Udalean gizarte langile bat aldi baterako kontratatzeko hautaketa prozesuan egiaztagiriak aurkezteke epe berria

2019/02/11

Erreklamazio epean zehar aurkezten ari diren hainbat erreklamazio aztertu ondoren, Epaimahai Kalifikatzaileak, hautagaiek, egingo den balorazioan kontuan hartzea nahi dituzten merituei dagozkien egiaztagiriak aurkezteko epe berri bat irekitzea erabaki du, otsailaren 12tik 15era.

Gehiago irakurri

Bihar, otsailak 12, ezohiko osoko bilkura egingo du Udalak

Bihar, otsailak 12, ezohiko osoko bilkura egingo du Udalak

2019/02/11

Osoko bilkura arratsaldeko 18:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.

Gehiago irakurri