Albisteak

RSS icon
Ardantzabideko egoiliarren txartelen erreziboa ordaintzeko azken eguna da gaur

Ardantzabideko egoiliarren txartelen erreziboa ordaintzeko azken eguna da gaur

2019/03/22

Orain aste batzuk igorri ziren erreziboak egoiliar txartela dutenen etxeetara eta gaur arteko epea dute erreziboa ordaindu eta txartela mantentzeko. Udalarekin zorrak dituztenei, ez zaie erreziborik bidali, txartela berritu baino lehen zorrak kitatu behar dituztelako. Interesa dutenek, beraz, udaletxera joan beharko dute zorrak kitatzera.

Gehiago irakurri

Gizarte langile bat aldi baterako kontratatzeko prozesuan elkarrizketaren eta puntuazio totalen behin behineko balorazioa

Gizarte langile bat aldi baterako kontratatzeko prozesuan elkarrizketaren eta puntuazio totalen behin behineko balorazioa

2019/03/18

Argitaratu da Zumaiako Udalean, Lanbideren bitartez, gizarte langile bat aldi baterako kontratatzeko prozesuan elkarrizketaren eta puntuazio totalen behin behineko balorazioa.

Gehiago irakurri

GI-3811 "Artadi (Zumaia)" errepideko ertzetan zuhaitzak moztu behar direla eta, zirkulazioa aldizka itxiko da 2019ko martxoaren 20 eta 29 bitartean

GI-3811 "Artadi (Zumaia)" errepideko ertzetan zuhaitzak moztu behar direla eta, zirkulazioa aldizka itxiko da 2019ko martxoaren 20 eta 29 bitartean

2019/03/18

Trafiko mozketa horiek ondorengo ordutegietan egingo dira: martxoaren 20ean, 21ean eta 22an 8:30etik 13:30era eta l4:30tik 17:30era; hurrengo astean, berriz, martxoaren 25 eta 29 bitartean, 08:30etik 14:30era. Segurtasuna hobetzeko, galtzadaren bi aldeetako hegalak 3 metroko zabaleran, ezpondaren burura arte edo finka partikularren itxitura hesietaraino garbitzea aurreikusten da.

Gehiago irakurri

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta SATIE arquitectos-ek atzo sinatu zuten, IES ZUMAIA BHI ikastetxea handitzeko eraikin berria egiteko proiektuaren idazketa egiteko kontratua

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta SATIE arquitectos-ek atzo sinatu zuten, IES ZUMAIA BHI ikastetxea handitzeko eraikin berria egiteko proiektuaren idazketa egiteko kontratua

2019/03/14

Lanok, gauzatze proiektua, lan osagarriak eta zuzendaritza fakultatiboa jasotzen dituzte, baita Sagarbideko frontoiaren estaldura egitea ere. Arkitektoek 30 eguneko epea dute proiektua aurkezteko eta 90 egunekoa exekuzio proiektua aurkezteko eta lan horiek 188.500 euro + BEZeko kostua izango dute.

Gehiago irakurri

Skate parkearen exekuzio proiektuak hasierako onespena jaso du eta orain 15 eguneko epean egongo da jendaurrean

Skate parkearen exekuzio proiektuak hasierako onespena jaso du eta orain 15 eguneko epean egongo da jendaurrean

2019/03/12

Erreklamazioak eta alegazioak aurkeztu ahal izango dira eta proiektua aztertu daiteke Zumaiako Udaleko hirigintza sailean. Epe horretan inolako erreklamaziorik edo alegaziorik aurkezten ez bada behin betiko izaeraz onartutzat iritziko da.

Gehiago irakurri

Jabetze eskolako tailerrean izena emateko epea martxoaren 20a bitarte

Jabetze eskolako tailerrean izena emateko epea martxoaren 20a bitarte

2019/03/12

“El arte de no amargarse la vida: emociones y empoderamiento” tailerra gazteleraz eskainiko da, martxoa, apirila eta maiatzean, hogarrean, doan. Tailerra Pepa Bojók eskainiko du eta bertan parte hartzeko, Udaleko berdintasun sailean eman behar da izena: berdintasuna@zumaia.eus edo 943865025 (luz. 404)

Gehiago irakurri

Zuhaitz landaketa egingo da Elorriagan martxoaren 17an

Zuhaitz landaketa egingo da Elorriagan martxoaren 17an

2019/03/12

Itziarko Auzo Udalak, Lizarbe Guraso Elkarteak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatu dute egitasmoa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Antolatzaileek herritarrei dei egin diete egitasmoan parte har dezaten.

Gehiago irakurri

Gizarte langile bat aldi baterako kontratatzeko prozesuan merituen behi betiko balorazioa

Gizarte langile bat aldi baterako kontratatzeko prozesuan merituen behi betiko balorazioa

2019/03/12

Argitaratu da Zumaiako Udalean, Lanbideren bitartez, gizarte langile bat aldi baterako kontratatzeko prozesuan merituen behi betiko balorazioa. Halaber,elkarrizketaren inguruko informazioa ere argitaratu da.

Gehiago irakurri

Hauteskunde zerrendak

2019/03/11

Datorren apirilaren 28an Gorte Nagusietarako egingo diren hauteskundeak direla-eta, interesdun guztiei jakinarazten zaie ikusgai daudela hautesle-zerrendak, nahi duenak erreklamazioa jartzeko. Erakustaldia: 2019ko martxoaren 11tik 18ra

Gehiago irakurri

Baratzezaintza ekologikoaren oinarriak ikastaroa larunbatean Keretxudin

Baratzezaintza ekologikoaren oinarriak ikastaroa larunbatean Keretxudin

2019/03/07

Baratzekideek ez ezik, herritar orok eman dezake izena ikastaroan. Martxoaren 20ean Furgobaratza izango da Keretxudin eta landare ekologikoa erosteko aukera izango da bertan.

Gehiago irakurri

Asteburuan stock azoka Erribera kalean eta Oxford aretoan

Asteburuan stock azoka Erribera kalean eta Oxford aretoan

2019/03/07

Azoka larunbatean 10:30etik 14:30era eta 15:00etatik 20:00etara eta igandean 11:00etatik 15:00etara egingo da. Haurrentzako ekintzak, kalejira eta trikitilariak egingo dira stock azokaren inguruan eta bezeroen artean 50€ko 4 erosketa bono banatuko dira.

Gehiago irakurri

Martxoaren 8ko grebak udal zerbitzuetan eragina izango du

Martxoaren 8ko grebak udal zerbitzuetan eragina izango du

2019/03/07

Alondegia, ludoteka eta Gizarte Zerbitzuak itxita egongo dira eta kiroldegia zabalik egongo bada ere igerilekua itxita egongo da 11:15etik 14:30era bitarte

Gehiago irakurri

Ostiral teknologikoak

Ostiral teknologikoak

2019/03/06

Ekintzaile, autonomo eta mikroenpresentzako IKT konponbideak

Gehiago irakurri

Zumaiako Udalak gaur egin du herriko gremioekin agintaldiko azken bilera

Zumaiako Udalak gaur egin du herriko gremioekin agintaldiko azken bilera

2019/03/04

Udal gobernuak agintaldi hasieran hartutako konpromiso honek, herriko ekonomian laguntzea du helburu eta harrera ona izan du Zumaiako gremioen aldetik. Gaur egin den bilerak, informazioa luzatzea, gremioek egiten duten balorazioa entzutea eta zerrenda eguneratzea izan du helburu eta bertan balorazio positiboa egin dute hauek, esaterako, aparkalekuen arautzearen inguruan.

Gehiago irakurri

Zumaiako Udalak, mugikortasun jasangarriaren aldeko apustuari eutsiz, udaltzaingoarentzat motor elektrikoa erosi du

Zumaiako Udalak, mugikortasun jasangarriaren aldeko apustuari eutsiz, udaltzaingoarentzat motor elektrikoa erosi du

2019/03/04

Udalak, agintaldian zehar eginiko bidean beste pauso bat ematen du horrela eta aurrera begira ere bi kotxe elektrikoren erosketa aurreikusten du, bata udaltzaingoarentzat eta bestea brigadarentzat. Zumaian mugikortasun jasangarria sustatzeko hainbat neurri hartu ditu Udalak azken urteotan, bizikletaren erabilera areagotzeko neurriak, udako txalupa zerbitzua, oinezkoei lehentasuna ematera bideratutako neurriak…

Gehiago irakurri

Kolunbarioa eraikitzeko lanak bukatuta, ordenantza onartutakoan erabilgarri egongo da

Kolunbarioa eraikitzeko lanak bukatuta, ordenantza onartutakoan erabilgarri egongo da

2019/03/04

Hurrengo osoko bilkuran bozkatuko da dagoeneko prest dagoen ordenantza eta behin betiko onarpena duenean erabilgarri egongo da kolunbarioa. Horrela, Zumaiako hilerriak, ohitura berriei egokitutako zerbitzua izango du eta bertako 192 horma hobietan hilotzen errautsak jaso ahal izango dira.

Gehiago irakurri

2019ko Zumaiako herriko jaietako salmenta saltokia jartzeko zozketaren emaitzak

2019ko Zumaiako herriko jaietako salmenta saltokia jartzeko zozketaren emaitzak

2019/03/04

Postua lortu eta dokumentazioa aurkeztu behar dutenen zerrenda argitaratu du Udalak

Gehiago irakurri

Gaur aurkeztu du Zumaiako Udalak “Zumaia 1936-1945: giza eskubideen urraketa eta errepresioa gerra zibilean eta lehen frankismoan”, memoria historikoaren inguruko liburua

Gaur aurkeztu du Zumaiako Udalak “Zumaia 1936-1945: giza eskubideen urraketa eta errepresioa gerra zibilean eta lehen frankismoan”, memoria historikoaren inguruko liburua

2019/03/01

“Zumaia 1936-1945: Giza eskubideen urraketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan” liburuak, Aranzadi Zientzia Elkarteak azken 3 urteetan egindako ikerketak jasotzen ditu eta liburuaren aleak Paco Etxeberriak emango duen hitzaldian banatuko dira. Aurkezpenean izan dira Zumaiako Udaleko ordezkariak eta Juantxo Agirre eta Eneko Sanz Aranzadiko kideak

Gehiago irakurri

Astelehenean zabalduko da kiroldegiko ikastaroen 3. hiruhilekoan izena emateko epea

Astelehenean zabalduko da kiroldegiko ikastaroen 3. hiruhilekoan izena emateko epea

2019/03/01

Ikastaroak martxoaren 25etik ekainaren 21 bitartekoak izango dira eta astelehenetik ostiralera eskainiko dira goizez zein arratsaldez.Ohikoa den moduan, igeriketako saioak eta lehorrekoak izango dira, besteak beste, zumba, TRX, GAP, Total training, cycling eta pilates.

Gehiago irakurri

Zumaiako Udalak, Balendiñe kirol ekipamenduen inguruan egindako azterketa aurkeztu die gaur zumaiarrei

Zumaiako Udalak, Balendiñe kirol ekipamenduen inguruan egindako azterketa aurkeztu die gaur zumaiarrei

2019/02/28

Gaiak sortzen duen interesaren adierazgarri izan da gaurkoan udal pleno aretoan bildu den jendetza. Egunero 1.000 erabiltzaile izaten dituen kiroldegiak, 5.000 m2 ditu eta 10.000 m2ren beharra ikusten da, horretarako bi aukera planeatuz, dagoen lekuan handitzea eta futbol zelaia Puntanueta 2ra mugitzea edo ekipamendu guztiak Puntanueta 2n bateratzea.

Gehiago irakurri

Foru Aldundiak 3,75 M €ko inbertsioa egingo du Zumaiako San Juan egoitza eraberritzeko, eta ondoan eraikin berria eraikitzeko

Foru Aldundiak 3,75 M €ko inbertsioa egingo du Zumaiako San Juan egoitza eraberritzeko, eta ondoan eraikin berria eraikitzeko

2019/02/28

2020rako amaituko diren lanei esker, egoitza indarrean dagoen araudira egokituko da, erabiltzaileentzat espazio berriak sortuta. Igogailu bat ere jarriko dute irisgarritasuna hobetzeko

Gehiago irakurri

Kirol Patronatuak herritarren eskariari egokitutako kirol ekipamenduen erabilera araudia egin nahi du

Kirol Patronatuak herritarren eskariari egokitutako kirol ekipamenduen erabilera araudia egin nahi du

2019/02/28

Padel pista, tenis pista, herri eskolako frontoia edota Aitzuri frontoia erabili nahi dutenek zein behar eta zein antolatzeko era nahiago duten jakin nahi du Patronatuak, erabilera araudia herritarren beharretara egokitu dadin. Horretarako, erabiltzaileen beharrak eta eskariak identifikatzeko, eskuorri batzuk prestatu ditu eta kiroldegian daude interesa dutenek betetzeko.

Gehiago irakurri

Euskal Kostaldeko Geoparkeak Unescoren azterketa arrakastaz gainditzea lortu du

Euskal Kostaldeko Geoparkeak Unescoren azterketa arrakastaz gainditzea lortu du

2019/02/28

Bigarren “Txartel Berdea” eskuratu du eta beste lau urtez eutsiko dio, 2022ra arte, UNESCOren Munduko Geoparke izendapenari. Geoparkeko kudeatzaile Leire Barriusorentzat: “proiektu sendoa eta garrantzitsua dugula agerian jartzen du honek, eta UNESCOren balioak betetzen ditugula”.

Gehiago irakurri

Gaurtik aurrera eta martxoaren 19ra bitarte, Irrimarra bikotearen  Koleoptero erakusketa Oxford aretoan

Gaurtik aurrera eta martxoaren 19ra bitarte, Irrimarra bikotearen Koleoptero erakusketa Oxford aretoan

2019/02/28

“Irrimarra” bikote sortzailea Karmele Gorroño eta Irene Iruretak osatzen dute. Unibertsitatean ezagutu zuten elkar, Arte Ederretan eta geroztik, elkarlanean aritu dira.

Gehiago irakurri

Zumaiako Udalean gizarte langile bat aldi baterako kontratatzeko hautaketa prozesua- behin behineko merituen balorazioa

Zumaiako Udalean gizarte langile bat aldi baterako kontratatzeko hautaketa prozesua- behin behineko merituen balorazioa

2019/02/27

Merituei dagozkien egiaztagiriak aurkezteko bigarren epea amaiturik, merituen behin-behineko puntuazioak argitaratzen dira

Gehiago irakurri

Zumaiako kirol ekipamenduen inguruan egindako azterketaren emaitzak aurkeztuko ditu Udalak herritarrei eta kirol elkarteei zuzendutako bilera irekian

Zumaiako kirol ekipamenduen inguruan egindako azterketaren emaitzak aurkeztuko ditu Udalak herritarrei eta kirol elkarteei zuzendutako bilera irekian

2019/02/26

Ostegunean, otsailak 28, izango da aurkezpen bilera irekia, arratsaldeko 18:30ean izango da, pleno aretoan

Gehiago irakurri

Ostiralean hasiko dira 2019ko inauteritako ospakizunak Zumaian

Ostiralean hasiko dira 2019ko inauteritako ospakizunak Zumaian

2019/02/26

Joan den larunbatean Kaldereroek iragarri bezala, badatoz Inauteriak Zumaiara eta egun horiez gozatzeko egitarau oparoarekin gainera. Ostiraletik astelehenera bitarte Inauteriez gozatzeko aukera izango dute zumaiarrek.

Gehiago irakurri

Zumaia eta Durangoko klarinete ikasleek elkartruke kontzertua eskainiko dute bihar Durangon

Zumaia eta Durangoko klarinete ikasleek elkartruke kontzertua eskainiko dute bihar Durangon

2019/02/26

Bihar, otsailak 27, arratsaldeko 18:30ean izango da, Durangoko Kurutzesantu Museoan

Gehiago irakurri

Bihar egingo da Santelmoak antolatzeko bilera

Bihar egingo da Santelmoak antolatzeko bilera

2019/02/25

San Telmo jaiak apirilaren 26tik maiatzaren 5era ospatuko dira aurten eta jaien antolaketarako bilera, bihar, otsailaren 26an, izango da 19:00etan, Alondegian.

Gehiago irakurri

Guraso eskolan izena emateko epea laster zabalduko da

Guraso eskolan izena emateko epea laster zabalduko da

2019/02/25

Interesdunek Brankan edota Udaleko Euskara eta Hezkuntza sailean eman ahal izango dute izena, martxoaren 1etik 13ra bitarte.

Gehiago irakurri